2018ko martxoaren 13a

Firma acuerdo Zubigintza 2018

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orkestrak akordio estrategiko bat formalizatu zuten atzo Zubigintza-Ekintza Ikerketako Laborategitik Etorkizuna Eraikizen markoan elkarlanean jarraitzeko. Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Markel Olanok, eta Orkestrako lehendakariak, Ignacio Mº Echeberriak, izenpetu zuten 2018 urte osoan zehar indarrean egongo den hitzarmen hau.

Bi entitateen arteko elkarlanaren helburua da Gipuzkoarentzat elkarlanerako gobernantza  bat garatu ahal izatea, ikerketa-ekintza metodologian oinarritzen dena. Horretarako, bi aspektu azpimarratzen dira: ZER (zertan egingo dugun lan zehazki gobernantza horren baitan) eta NOLA (nola gauzatuko den elkarlana eta elkarlaneko prozesu osoa). Bi aspektuak modu osagarri eta integralean landu ahal izateko, prozesu anitzak daude martxan.

Era berean, iaz Gipuzkoa Sarean, gaur egun Etorkizuna Eraikizen Lurralde Garapenerako Laborategia denenan, azkeneko urteetan egindako lana azpimarratu nahi izan da. Lan horrek harremantze eredu berri bat garatzera eraman du, Sustapen Ekonomikotik Gizarte Politikara zabaldu daitekeena, baita prozesura gehitu diren edo gehitzen ari diren gainontzeko instituzioetara ere. Alegia, NOLA bat garatu da, ZER askori aplikatu dakiokeena.

2009an hasitako bi instituzioen arteko elkarlanari esker ikerketa-ekintzara hurbiketa propio batean sakondu ahal izan du Orkestrak. Metodologia hori, nazioarteko adituekin partekatzeaz gain, Argentina eta Norvegiako formakuntza prozesuetan erabili izan da, modu arrakastatsuan zenbaitetan. Azkeneko hilabeteetan, gainera, Europako Komisioarekin lanketa bat egiten ari da Orkestra, institutuaren ikerketa-ekintza prozesu desberdinak zabaldu eta horietan ikasitakoak partekatu ahal izateko nazioarteko instituzio eta aktore desberdinekin.