2017 maiatzak 12

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak elkarlan estrategikoko hitzarmena formalizatu dute gaur, unibertsitate arloko Zubigintza-Ekintza ikerketarako laborategia proiektuarekin jarraitzeko. Gipuzkoako diputatua nagusiak, Markel Olanok, eta Orkestrako presidenteak, Ignacio Mª Echeberriak, izenpetu dute 2017an indarrean egongo den hitzarmena.
Proiektuak bi ekintza ildo nagusi edukiko ditu: batetik, enpresa txikiei zuzendutako politiken eraikuntza eta dinamizazioa, lurraldeko eragileen arteko harreman eta gobernantza eredu berria oinarri hartuz; bestetik, lurralde garapenaren alorrean, Gipuzkoak etorkizunean izango dituen desafioen inguruko ikerketa eta lan akademikoa. Bi lan ildoak elkarren eskutik joango dira, erabiliko den metogologia ekintza ikerketa baita.
Lan-ildo hau berritzeak bi erakundeon elkarlana indartzea dakar, ekonomiaren susperraldia finkatzeko eta lurralde osoaren garapena bultzatzeko politikeen alorrean.