2016 Ekainak 7

Vacante tecnico experto en economia digital

Orkestra Ekonomia Digitaleko Katedra sortzeko ahaleginetan ari da, Ekonomia Digitalaren esparruari lotutako dena. Ekonomia Digitala sektore gisa eta beste sektore batzuetarako hazkunde iturri gisa landu nahi da, eta lurralde baten eta bertako enpresen lehiakortasunean izan dezakeen eragina aztertu jakintzan erreferentzia izango.

Hautagaitzan izen emateko epea: itxita.

Berehala lanean hastea erakundean eta nazioarteko talde dinamiko eta bizian, lehiakortasuna eta lurralde garapena hobetzeko ikertzaileak biltzen dituenean.

Zereginak

• Orkestrako profesionalen talde malguko kide izatea, Ekonomia Digitalari eta sektore horrek EAEren lehiakortasunean eta garapena duen eraginari buruzko tokiko eta nazioarteko ikerlanak egiten dituztenak.
• Ikerketa programa bat bultzatzea, eragile publikoen eta pribatuen gogoeta partekatua bideratzeko, eta, horretan oinarrituta, EAEk eta bertako enpresek Ekonomia Digitalaren aurrean eduki behar duten kokapen estrategikoa erabakitzeko.
• Stakeholder esanguratsuekin lankidetzan aritzea lehiakortasunean eta lurralde garapenean eragina izan dezaketen proiektuak identifikatu, definitu eta aurrera eramateko prozesuetan.
 • Zehazki, Orkestrako beste ikertzaile batzuekin batera lan egingo du, bi esparrutan:Ekonomia Digitala, lurralde baten eta bertako enpresen lehiakortasunerako sektore gakoa eta Ekonomia digitalaren esparruko enpresen egitekoa eta aukerak, EAErako espezializazio adimendunerako ikerketa eta berrikuntza estrategien baitan.
• Ekonomia Digitalaren berezko alderdiei eta Ekonomia Digitalak enpresen lehiakortasunean eta lurraldearen garapenean duen eraginari lotutako gaietan tokiko ikerketa proiektuak (Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Espainiakoak) eta nazioarteko ikerketa proiektuak (Horizon 2020 eta Europako Batzordeko beste programa batzuk) identifikatzea, definitzea eta aurrera eramatea

• Garatutako proiektuei lotutako dokumentu zientifikoak idatziko ditu, eragin handiko aldizkarietan, liburu akademikoetan eta/edo txostenetan argitaratzeko.

Baldintzak
• Ekonomia Digitalari buruzko eta hari lotutako teknologia joerei buruzko jakiteak eta esperientzia eduki beharko ditu. Interes berezikoa izango da aurretik Ekonomia Digitalaren joerei eta Ekonomia Digitalak lurralde edo eremu geografiko batean duen eraginari buruzko azterlanak edo ikerketak egiten aritua izatea, baita stakeholdersen agendei begira gomendioak egiten esperientzia edukitzea ere.
• Prestakuntza egokia eta esperientzia praktiko egiaztagarria eskatzen dira. Aintzat hartuko da ikertzeko gaitasuna edo doktoregoa.
• Oso positibotzat hartuko da finantzatutako ikerketa proiektuetan parte hartu/gidatu izana.
• Hautagaiak ikerketarako stakeholder esanguratsuekin elkarrekintzan aritzeko gaitasuna eduki beharko du, kultura askotako ingurunean, ikerketaren eraginaz jabetuta.
• Komunikatzeko eta sintesirako trebetasunak, ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna, analisirako gaitasuna, eta arazoak ebazteko logika eta ikuspegi heldua.
• Taldean lan egiteko eta planifikatzeko gaitasuna, eta erregulartasuna.
• Ingelesez ongi moldatzea, bai ahoz eta bai idatziz.
• Aintzat hartuko da gaztelaniaz jakitea (eta/edo lehenengo lan urtean ikasteko borondatea).

Kokalekua: Donosti/Bilbo.

Baldintza ekonomikoak hautagaien esperientziaren eta ezagutzaren araberakoak izango dira, dagokion orientagarri tartean: 28.000 -36.000 euro gordin urtean (finkoa + aldakorra barne hartuta).

Hautagaitzak jasotzeko azken eguna: 2016ko ekainaren 30a.

Inskripzioak hemen

Informazio gehiago hemen