2016 apirilak 21
Orkestrak lehiakortasunean eta lurralde garapenean espezializatutako profesionala bilatzen du, ikertaldeko kide izateko. Instituaren proiektuak eta jarduerak behar bezala aurrera eramaten lagunduko du eta, horretarako, dokumentuak prestatuko ditu, txostenetan argitaratzeko.
Donostiako egoitzan hasiko da lanean berehala, urte beteko kontratuarekin. Kontratazioa proiektu jakin batera lotuta dago eta horixe da proiektuaren iraupena. Hala ere, proiektuaren bilakaeraren arabera, jarraitzeko aukera egon daiteke. Hautagaitzan izen emateko epea: itxita.
Taldean lan egiteko gai den pertsona nahi dugu, komunikatzeko eta sintesirako trebetasunak dituena eta euskaraz eta ingelesez oso ongi moldatzen dena. Aintzat hartuko da teknika kuantitatiboak eta informatikako tresnak eta programak menderatzea, datu baseak erabiltzen jakitea, eta doktoregoa egina izana edo egiten aritzea.
