2016 apirilak 14

master universitario competitiveness innovation


Orkestrak 5.500 euroko beka bat eskaintzen du, ikasturtean ordaindu beharrekoaren erdia, Lehiakortasunaren eta Berrikuntzaren arloan prestakuntza jaso nahi duen ikasle batentzat. Masterra Deusto Business Schoolek eskaintzen du, Orkestraren laguntzaz, eta datorren irailaren 15ean hasiko da.

Competitiveness and Innovation Unibertsitate Masterrak-MUCIk prestakuntza aurreratua eskaintzen du, erakundeak eta lurraldeak, ikuspegi sistemiko eta estrategikoarekin, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren bidetik eramango dituzten profesionalen eta ikertzaileen gero eta eskari handiagoari erantzuteko.

Ikastaroak bi modalitate ditu: (1) lanbideari lotutakoa: erakundeen eta lurraldeen lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten proiektu estrategikoak kudeatzeko gai izango diren profesionalak prestatzera bideratua eta (2) ikerketako modalitatea: lehiakortasunaren eta berrikuntzaren esparruan ikerlanak eta doktorego tesia egin ahal izateko prestakuntza jasotzera bideratua.

Hautatutako ikasleak ikerketako modalitatearen ibilbide osoa egin beharko du eta, gainera, ikasturtearen bigarren seihilekoan, Orkestran praktikak egiteko aukera izango du. Aukera paregabea eskuratutako jakiteak praktikara eramateko, lehiakortasunari lotutako gaietan kualifikazio handiko ikertzaileekin harremanetan egoteko, eta karrera amaierako proiektuan lan egiteko.

Interesatuek 2016ko maiatzaren 27a baino lehen aurkeztu behar dute beren hautagaitza. Ebazpena 2016ko ekainaren 10ean argitaratutako da.

Informazio gehiago hemen.