2016ko otsailak 5

hans garmann guggenheim muci


MUCI-Berrikuntza eta Lehiakortasunari buruzko Masterreko ikasleek zientzia eta arte modernoari buruzko eskola izan dute Bilboko Guggenheim museoan, Agder-eko Unibertsitateko (Norvegia) Hans Christian Garmann Johnsen irakaslearekin.

Epistemologia saioaren helburua izan da arte modernoaren eta zientziaren inguruko gogoeta egitea, ulertarazteko modernismoa eta aurrerapenaren ideia modernoa ez datozela guztiz bat. Saioan, irakasleek Garmman irakaslearekin aztertu zuten arte modernoak nola aldatzen dituen artearen arauak, independentzia eskatuz, subjektibotasuna eta interpretazio askea nabarmenduz, eta behatzailearen eta behatuaren arteko elkarrizketa sortuz. Zientziaren antipositibismoaz, askotariko arrazoiketez, fenomenologiaz, hermeneutikaz eta existentzialismoaz ere gogoeta egin zuten.

Garmann irakaslearen arabera, Guggenheim museorako bisitaren helburua zen ikasleak modernismoa eta arte garaikidea zuzen-zuzenean esperimentatzea. Izan ere: “Esate baterako, Richard Serraren burdinazko eskulturan zehar ibiliz gero, behartzaile hutsa izatearen edo artelanaren zati izatearen arteko aldea esperimentatu daiteke”. Eta, jarraitzen du: “Anselm Kiefer-en lanean barneratuz gero, gai zara gerraren oinazea esperimentatzeko, eta horrek gizakion izatea bera islatzen du. Mark Rothko artistak, berriz, abstraktua bizitzeko aukera ematen dizu”.

Bisitaren azken helburua zen zientziaren filosofoek, esate baterako, John Dewey edo Michel Foucaultek, garatzen dituzten ideiak hobeto ulertzea, egile horiek ikerketak arte modernoan oinarritzen dituztela jakinik.