2015ko abenduak 22

Eloy Álvarez Pelegry Energia Katedrako zuzendariak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuen, joan den abenduaren 22an, Euskal Autonomia Erkidegoko energiaren ekoizpen ereduari eta eredu horrek lurraldeko lehiakortasunean duen eraginari buruzko azterlana.
Álvarez Pelegryk proposatu zuen “energien efizientzia aztertzea industriarentzat eta azken kontsumitzaileak” eta erantsi zuen "energia iturrien aniztasuna aktibo bat dela eta, horrenbestez, interesgarria dela iturri horiek integratzea". Lehiakortasunaren ikuspegitik, "energiaren hornikuntza bermatzeko erronka handiena da segmentu berrietan eta askotarikoetan haztea, aldatzeko eta funtzionatzeko eskema berrietara hurbiltzeko nahikoa aukera edukitzeko".
Aurkezpenean, Energia Katedraren zuzendariak energia elektrikoaren ekoizpenaz eta banaketaz hitz egin zuen. Europar Batasuneko zuzentarauak ere aipatu zituen, energia arloan arauketa bateratua lortu nahi dutenak, energia efizientea izateko, hornikuntza bermatzeko eta ikerketa, berrikuntza eta lehiakortasunari garrantzia emateko.
Karbono igorpenak gutxitzeko hartu behar diren neurriei buruz ere hitz egin zuen, Parisen egindako klima aldaketaren inguruko goi bileran adostutakoaren haritik. Karbono igorpenak gutxitzea ezinbestekoa da energia ikuspegitik ez ezik, baita ekonomia ikuspegitik ere.
Energiaren banaketari dagokionez, azpimarratu zuen "aldaketa ekarriko dutela, zalantzarik gabe, kontagailu adimendunek eta sorkuntza banatuak". Ildo horretatik, Álvarez Pelegryk azpimarratu zuen "etorkizuna konplexua dela, energia sorkuntza deszentralizatzen joango delako eta horrek kontsumitzailearen rola aldatuko duelako: garrantzitsuagoa izango da eta zuzenean hartuko du parte merkatuan, azken kontsumitzaile izanik eta energia sortzaile izanik". Garrantzitsua da teknologia berriez baliatzea merkatu berri horretako eskariari behar bezala erantzuteko.
Ikusi bere aurkezpena hemen: