2015eko abenduaren 16a

Orkestraren web orria Buber Sarietan finalista aukeratu dute, beste 27 hautagairekin batera. Buber Sariak Internet & Euskadi Elkarteak ematen ditu urtero. Orkestraren hautagaitza nazioartekotze edo enpresa kategorian aurkeztu zen, eta finalisten artean dago, LKSrekin eta ULMA Taldearekin batera.
Sariak Interneteko sektoreko profesionalen elkarteak ematen ditu urtero, Gipuzkoako Foru Aldundia, Laboral Kutxa, Irekia, Euskaltel, Fidenet, Elkano Group, ADW, Comunica 720 eta ATErekin elkarlanean. Euskal enpresek eta erakundeek web komunikazioaren esparruan egiten duten lana aitortzea dute helburu.
Hain zuzen ere, Orkestrako web orri berria abian jarri zenetik, 2015eko ekainean, google bilatzailearen bost lehenengo emaitzen artean kokatzea lortu du, “Lurralde Lehiakortasunari” (gaztelaniaz "competitividad territorial") dagokionez. Gainera, guztira 4.000 erabiltzaile izan ditu, bakoitzak, batez beste, 4 minutu nabigatuz; 1.000 dokumentu baino gehiago jaitsi dira bertatik; eta Orkestraren buletinerako harreman eta harpidetza berriak lortu dira. Datu horiek guztiek orria indartsu dabilela erakusten digute.
Buber sarien 13. edizio honetako saridunak bihar jakingo dira, 18:30ean, Donostiako Miramar Jauregian. Informazio gehiago: http://buber.interneteuskadi.org/web/public.php/