2015eko azaroaren 6a

Izendapena Klusterrei eta Lehiakortasunari buruzko 18. Biltzarrean jaso zuen, Daegun, Hego Korean. Biltzarra TCI Network lehiakortasunaren, klusterren eta berrikuntzaren inguruko profesionalen sareak antolatu zuen, azaroaren 3tik 6ra, eta 87 herrialdetako 900 aditu baino gehiago elkartu ziren bertan.
TCI Networken Biltzarrak ekonomia globaleko kluster sortzaileak hartu zituen ardatz: agenda berriak politikak erabakitzen dituztenentzat eta enpresentzat. Institutua 2006az geroztik da profesionalen sare honetako kide, eta Biltzarrean, Orkestraren izenean, James Wilson ikertzailea eta Ibon Gil de San Vicente zuzendariordea izan ziren.
Ibon Gil de San Vicentek Orkestraren nazioartekotze estrategia aurkeztu zuen eta erakundearen erronka Euskal Autonomia Erkidegoari egiten dion ekarpena eta munduko gainerako alderdietako proiektuetan parte hartuta sor dezakeen jakintza orekatzeko. James Wilsonek, berriz, cluster lab bat antolatu zuen (klusterren laborategia), klusterrak ebaluatzearen inguruan. Harekin batera izan ziren Madeline Smith Glasgow School of Arts-eko irakaslea eta Emily Wise Lund-eko Unibertsitateko irakaslea. 40 profesional inguru hurbildu ziren laborategi horretara, elkarrekin gai honen inguruko esperientziak partekatzera eta irtenbideak bilatzera. James Wilsonek, gainera, osoko saio batean parte hartu zuen. Bertan, unibertsitateak eskualdeko lehiakortasuna eta klusterrak sustatzen eta sendotzen egin dezakeen ekarpenaz hitz egin zuen.
Biltzarrean Zuzendaritza Kontseilua berritu zen, hurrengo hiru urteetarako, eta James Wilson aukeratu zuten Kontseilu horretako kide izateko. Jamesekin batera, Kontseiluko kide dira xxx Hiru urte hauetan, Jamesek sarearen gobernantzan, administrazioan eta ordezkaritzan lan egingo du, erakundearen helburuak eta eginkizuna betetzen jarraitzeko.
James Wilsonen hitzetan, “TCI Networkeko Zuzendaritza Kontseiluan sartzea aurrerapauso bat da Orkestrarentzat, horrek aukera emango baitigu nazioarteko beste erakunde eta profesional batzuekin harremanak estutzeko, lehiakortasunari lotutako gaiak partekatu eta haietan elkarrekin aurrera egiteko, bai ikuspuntu akademikotik eta bai politika, kluster eta enpresa berrietan izan dezaketen ezarpenean eta eraginean".
TCI Network sarearen urteko 15. biltzarra Euskal Autonomia Erkidegoan izan zen, 2012an, Orkestrak antolatuta.