2015eko urriak 21

Antonio Llarden Energia Orkestra

Antonio Llardén Enagaseko presidenteak energia eta lehiakortasunaren inguruko hitzaldi zikloan hartu du parte. Ziklo hori Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia Katedrak antolatu du, DeustoForumekin batera.

“Infraestructuras y redes de gas natural. El sector gasista en el País Vasco” aurkezpenean, energiaren geopolitikaz, gasaren azpiegiturez eta aldaketa klimatikoaz hitz egin du.

Llardenek bereziki azpimarratu du orain arteko energia politikak bateratu beharra, sektorearen lehiakortasunari eta, horren ondorioz, Europako ekonomiari eta industriari lagunduko dioten tresnak bilatzeko bidean aurrera egin ahal izateko.

Ildo horretatik, "Europar Batasunean gasaren arauketa bateraturantz aurrera egiteak aldaketa klimatikoaren kontra eraginkortasun handiagoz borroka egitea" ekarriko lukeela adierazi du. Juncker Batzordeak egiten duen lana ere ontzat eman du.

Hitzaldian zehar, gasaren azpiegituren egoera aurkeztu du eta gas korridoreen garapena indartzeko beharra azpimarratu, Europak merkatu ireki eta lehiakorra izan dezan, hornikuntzaren segurtasuna bermatuta.

Hain zuzen ere, iragarri zuen urtearen amaierarako bukatuko dela Irungo konpresio gunea, Euskadour konexioaren bidez Frantziara bidaltzen den gasaren emaria hamar aldiz handiagoa izatea ahalbidetuko duena. Euskal Autonomia Erkidegoak sektore horren garapenean aurrera egiteko aukera handiak ditu, gainera. Lurraldean, gasaren eskaria % 3,5 handitu da azken urtean.

Antonio Llardenez gainera, jardunaldian parte hartu dute Pilar Urruticoechea Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi eta Orkestrako Energia Katedrako Patronatuko kideak, Eloy Álvarez Pelegry Orkestrako Energia Katedraren zuzendariak eta José Luis del Val DeustoForumeko presidenteak.

Bere hitzaldiaren bideoa ikusi hemen: