2015eko urriak 19

Eloy

Eloy Álvarez Pelegry Orkestrako Energia Katedraren zuzendaria Ingeniaritzako Errege Akademiako Gobernu Batzordeko kide izendatu dute.

Meatzeetako ingeniari doktorea da Meatzeen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (ETSIMM), Madrilen; Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Konplutense Unibertsitatean (UC); eta Business Studiesen diplomaduna London School of Economics-en. Gainera, Energiaren Munduko Kontseiluko Azterlanen Nazioarteko Batzordeko kide ere bada.

Ingeniaritzako Errege Akademia Espainiako lehenengo Errege Akademia da eta ingeniaritzari eta arlo teknikoari lotutako jarduerak hartzen ditu barne. Erakundeak nork bere jarduera eremuan aurre-aurrean lan egiten duten profesionalak, ikertzaileak eta irakasleak ordezkatzen ditu.