2015eko azaroaren 25a

Patricia Cantok Argentinako San Martineko Unibertsitateko Garapen eta Lurralde Ikasketen Zentroak antolatutako 'Komunikazioa eta Lurraldea' ikastaroan hartu zuen parte, gonbidatu gisa. Gizarte Inklusiodun Tokiko Ekonomia Garapeneko Prestakuntzako Eskualde Programaren (ConectaDELen) baitan, urruneko ikastaro honek “lurraldean komunikazio prozesuak kontzeptualizatzeko, diseinatzeko eta kudeatzeko gaitasunak eta ahalmenak indartzea du xede, lurraldearen jakintza eta ikaskuntza kudeatzeko ikuspegi pedagogikoaren baitan". Askotariko profileko pertsonek hartzen dute parte bertan, horien artean, irakasleek, komunikatzaileek edo lurralde garapeneko prozesuen bideratzaileek.
Esperientziak trukatzeko foroaren baitan, Patriciak parte hartzaileei proposatu zien gai honen inguruan hausnartzeko: zer komunikatu eta nola komunikatu garapeneko prozesuetan. Horretarako, Orkestraren esperientzia azaldu zuen. Parte hartzaileek gogoeta ugari plazaratu zituzten, eta askotan azpimarratu zuten zer eta nola galderak, biak, direla garrantzitsuak, baina komunikatzeko moduak baldintzatuko duela, neurri handi batean, komunikatzen denak duen eragina. Horretarako, garrantzitsua da lurralde garapeneko prozesuen plangintzan, hasiera-hasieratik, komunikatzailearen egitekoa ere kontuan hartzea. Parte hartzaileek nabarmendu zuten denbora ere kontuan hartzeko aldagaia dela lurralde garapeneko prozesuetan komunikazioa kudeatzeko.