2015eko uztailak 27

Orkestrak ekonomia eta finantza alorreko aztertzaile-ikertzaile bat eta lurralde lehiakortasunari lotutako doktorego ondoko ikertzaile bat hartu nahi ditu.

Ekonomia eta finantzetako aztertzaile-ikertzailea

Hautagaiak lizentziaduna izan behar du eta prestakuntza kuantitatibo sendokoa (matematika, estatistika, enpresen administrazioa eta zuzendaritza edo ekonomia modelizazio jakiteekin). Ikasketa espediente ona behar du. Oso kontuan hartuko dira graduondoko ikasketak (Kontabilitate eta Finantzetako Masterra), baita doktore titulua edukitzea ere. Gainera, aintzat hartuko dira teknika kuantitatiboak eta informatikako tresna eta programak erabiltzea, bereziki, informatikako, programazioko eta estatistikako softwareko jakite aurreratuak. Funtsezkotzat hartzen da SAS, Stata eta R erabiltzen jakitea. Estatistikako analisian edo modelizazioan esperientzia eduki beharko du, ahal dela kreditu arriskuaren esparruan eta, bestela, ekonomiaren esparruan edo aholkularitza teknikoetan (gutxienez, 5 urte). Hautagaiak komunikatzeko eta sintesirako trebetasunak, ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna, analisirako gaitasuna, eta arazoak ebazteko logika eta ikuspegi heldua erakutsi beharko ditu, baita taldean lan egiteko, planifikatzeko gaitasunak eta erregulartasuna ere. Ezinbestekoa da ingelesez ongi moldatzea, bai ahoz eta bai idatziz.

Zereginak:

  • Euskal ekonomiaren inguruko ikerketa proiektuak egingo ditu eta dokumentu zientifikoak prestatuko eta, bereziki, hainbat lurralde mailatako ekonomia eta finantza arloko datu baseak garatzen lagunduko du.
  • EAEko ekonomia sistemaren egituraren eta lehiakortasunaren portaeraren bilakaera eta baldintzatzaileak aztertuko ditu eta, bereziki, ekonomia politiken diseinua eta ebaluazioa eta horien aplikazioa eskualdeko analisietan.
  • Enpresen segmentuetarako kreditua kalifikatzeko ereduak diseinatuko ditu; ezarritako ereduen jarraipena egingo du sortu ziren helbururako egokiak direla ziurtatzeko; eta ereduei lotutako dokumentazioa prestatuko du (garatu diren ereduak deskribatu, jarraipena aztertu, etab.).
  • Gainera, datu base horiek oinarri hartuta, analisiaren eta benchmarkingaren zeharkako lerroan aurrera eramango diren azterlanetan parte hartuko du, baita Institutuko beste jakintza lerroek datu base horiekin egin ditzaketen azterlanetan ere.
  • Bi esparru horietarako funtsezko gaitasunak lantzeaz gainera, ikerketa akademikoari lotutako prestakuntza jasoko du. Horrela, esperientziaren, jakiteen eta bilakaeraren arabera, proiektuetan erantzukizun maila handiagoak eskuratu ahal izango ditu.
  • Beste arlo batzuek eskatutako informazioa eta dokumentazioa sortuko du.

Lurralde Lehiakortasunaren alorreko doktorego ondoko ikertzailea

Lehiakortasunari eta lurralde garapenari lotutako doktoregoa eta aurretiko ikasketak (esate baterako, geografia ekonomikoa, zientzia politikoak, eskualdeko ikasketak, ekonomia eta enpresen kudeaketa) eduki beharko ditu hautagaiak.  Komunikatzeko eta sintesirako gaitasuna beharko ditu, baita ikerketarako stakeholder esanguratsuekin elkarrekintzan aritzeko gaitasuna ere, kultura askotako ingurunean, ikerketaren eraginaz jabetuta. Ingelesez ongi moldatu behar du, ahoz nahiz idatziz; eta taldean lan egiteko gai izan behar du, bere lana planifikatuta eta erregulartasunez.

Zereginak:

  • Lehiakortasunari eta lurralde garapenari buruz tokian eta nazioartean ikerketa proiektuak aurrera eramaten ari den Orkestrako taldean barneratuko da. Talde horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunean eta garapenean eragitea.
  • Lehiakortasunari eta lurralde garapenari lotutako alderdietan, tokiko ikerketa proiektuak (Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Espainiakoak) eta nazioarteko ikerketa proiektuak (Horizon 2020 eta Europako Batzordeko beste programa batzuk) identifikatu, definitu eta aurrera eramango ditu.
  • Stakeholder esanguratsuekin lankidetzan arituko da lehiakortasunean eta lurralde garapenean eragina izan dezaketen proiektuak identifikatu, definitu eta aurrera eramateko prozesuetan.
  • Garatutako proiektuei lotutako dokumentu zientifikoak idatziko ditu, eragin handiko aldizkarietan, liburu akademikoetan eta/edo txostenetan argitaratzeko.
  • EAEko ekonomia sistemaren egituraren eta lehiakortasunaren portaeraren bilakaera eta baldintzatzaileak aztertuko ditu, bereziki, ekonomia politiken diseinuari eta ebaluazioari dagokionez, eskualdeko analisietan aplikatzeko.
  • Orkestrako prestakuntza jardueretan lagunduko du, programa exekutiboetan, masterretan, doktoregoan eta ad hoc eskaintzan.

Informazio gehiago behar izanez gero edo curriculuma bidali nahi izanez gero, egin klik hemen.