2015eko ekainaren 3a.

Unai Castrok joan den ekainaren 3an Global Innovation Dayn aurkeztu zuen Energia Katedraren baitan egindako lana, elektrizitatearen etorkizuneko banaketa sareen (Smart Grids) bilakaeraren inguruan. Jardunaldia Innobasquek antolatu zuen (#Global2015).
Aurkezpena Energiari eta Smart Gridsei (elektrizitatearen etorkizuneko banaketa sareak) buruzko hitzaldi zikloan egin zen. Europan elektrizitate sare adimendunen etorkizuneko joerak hurbiltzea zuen helburu panelak, proiektu berrietarako aukerak identifikatzera iristeko. Tokian tokiko elektrizitate sare adimendunen garapen esperientziak ere partekatu ahal izan ziren, baita nazioartean lehiatzeko itun eta lankidetzen inguruko esperientziak ere.
Ildo horretatik, Unai Castrok elektrizitate sektorean sare mota horietarako aldaketa bultzatzen duten lehiakortasun faktoreak azaldu zituen eta, horrekin batera, bide horretan sortzen ari diren erronkak eta aukerak. Horiei esker, negozio eredu berriak sortzen ari dira eta berrikuntzak garatzen, maila globalean. (Jaitsi aurkezpena).
Mahaiaren moderatzaile José Luis Aguiriano izan zen, Oceantec Energías Marinaseko zuzendari gerentea.