2015eko ekainaren 19a

Ikasgoiraurki 3 saioa


Orkestrak Azpeitian elkartu zituen Goierriko garapen agentziako (Goieki) eta Urola Erdiko garapen agentziako (Iraurgi Berritzen) ordezkariak, bi eskualdeetako enpresak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko departamentuko teknikariak, Ikasgorairaurki proiektuaren 2015eko hirugarren saioan.

Proiektuak Goierriko eta Urola Erdiko eskualdeetako eragileen arteko topaguneak sustatu eta suspertu nahi ditu, jakintza partekatzeko eta enpresa ingurunearen errealitatera eta beharretara hurbiltzeko.

Joan den ekainaren 19ko saioan, enpresa traktoreen eta hornitzaileen arteko lankidetza izan zuten aztergai nagusi. Zehazki, lankidetza mota hori zergatik sortzen den, nola garatzen den eta zein erronka eta gako dituen aztertu zen, sakon.

Modube, Aitzkoate eta CAF Goierri eskualdeko adibideetako batzuk dira. Hain zuzen ere, Goierrin horrelako lankidetza proiektu batzuk badira. Hiru enpresek beren esperientzia azaldu zieten Urola Erdiko enpresei. Horietako batzuek lankidetza prozesu bati heldu berri diote, MunibeGroup ekimenaren bidez, Iraurgi Berritzenek bultzatuta.

Enpresen arteko harremanak eta lankidetza sustatzea akuilu eta lagungarri izan daiteke lurralde lehiakortasunera bideratutako dibertsifikazio prozesuetan aurrera egiteko, osterantzean oso zaila izango bailitzateke prozesu horiek lantzea.

Ildo horretatik, Orkestrak bultzatutako ikerketa-ekintzako proiektu honek, 2014az geroztik, lurraldeko eragileei lagundu nahi die horrelako harremanak bultzatzen. Proiektuaren bigarren faseari 2015ean eman zaio hasiera, eta jakintza partekatzea du helburu, honakoen artean: (1) dibertsifikazio proiektuetan parte hartzen duten enpresak (2) lurraldearen garapenean inplikatzeko interesa duten heziketa zentroak, eta (3) eragileak eta alderdi politikoetako kideak.

Etiketa: