2024ko abenduaren 16a

Orkestran uste dugu, etengabe aldatzen ari den mundu honetan, ezagutza funtsezko tresna dela gure garaiko erronkei aurre egiteko eta lurralde lehiakorragoak eta kohesionatuagoak eraikitzeko. Horregatik, 2025ean lanean jarraituko dugu:
- Euskal Autonomia Erkidegoan ongizate inklusiboa eta jasangarria bilatuko duen lehiakortasun eredu bat bultzatzen lagunduko duen ezagutza eraldatzailea sortzeko.
- Gure erakunde laguntzaileen bidelagun izateko, lurraldeko erronkei aurre egiten lagunduko dieten ikerketa proiektuak eta diagnostiko tresnak eskainiz.
- Euskal Autonomia Erkidegoa nazioarteko erreferente bihurtzeko, maila globalean ikaskuntzak eta jardunbide egokiak partekatuz.
Gure konpromisoa argia da: lankidetzan oinarrituta, aurrera egitea Euskal Autonomia Erkidegoaren ongizatea eta munduan duen kokapena bultzatuko dituen lehiakortasun eredu baterantz.
Ikuspegi honekin, jai zoriontsuak eta ikaskuntzaz betetako urte berria opa dizkizuegu.
Donostia-San Sebastián • 2024ko abenduaren 16a
Iván Martén Uliarte
Orkestrako presidentea