2023ko abenduaren 18a
Azken urteetako balantzea egiten badugu, gero eta nabarmenagoa da ziurgabetasuna arau bihurtu den testuinguru batean bizi garela. Egokitzen eta eraldatzen jakitea funtsezkoa izango da Euskal Herriaren etorkizunerako.
Orkestran uste dugu ezagutza funtsezko pieza dela, epe laburrean eta luzean erabakirik onenak hartzeko aukera emango diguna. Horregatik, 2024rako gure asmoa honako hau da:
- Egunez egun gure erakunde laguntzaileekin lanean jarraitzea, lurraldearen erronkei helduko dieten ikerketa eraldatzaileko agendak eta proiektuak diseinatuz, hala nola ingurumenaren aldetik jasangarria izango den lehiakortasunerako trantsizioa.
- Nazioartean izandako esperientzia eta kasu arrakastatsuetatik ikastea, eta Euskal Herria erreferente bihurtzea, gure ikaskuntzak eta lanak eredu izan daitezen.
- Erabakiak hartzen lagunduko duten tresna eta analisi zorrotzak ematen jarraitzea.
Datorren urtean lanean jarraituko dugu, lankidetzan, ongizate inklusibo eta iraunkorrerako lehiakortasun-eredu bat eraikitzeko.
Donostia-San Sebastián • 2023ko abenduaren 18a
Iván Marten Uliarte
Orkestrako presidentea