2023ko uztailaren 3a
Orkestrak eta Columbia Britainiarreko Unibertsitateak "udako eskola" bat antolatu dute Donostian, erakundeen eta lekuen arteko harreman intrintsekoak aztertzeko, lehiakortasunaren kontzeptuaren bitartez
Enpresen eta bestelako erakundeen (unibertsitateak, ikerketa-zentroak, gobernu-agentziak edo gizarte zibileko erakundeak) kudeaketaren arrakasta, horiek kokatuta dauden lekuen eta leku horietan beste eragile batzuekin izan ditzaketen harremanen mende dago. Era berean, lekuen garapen sozioekonomikoaren arrakasta, enpresen eta bertan ezarritako beste erakunde batzuen kudeaketa eraginkorraren mende dago neurri handi batean.
Azken bi asteetan, Orkestrak eta Columbia Britainiarreko Unibertsitateak "udako eskola" bat antolatu dute Donostian, Deustuko Unibertsitatearen Campusean, erakundeen eta lekuen arteko harreman intrintsekoak aztertzeko, lehiakortasunaren kontzeptuaren bitartez.
Programa honetan Columbia Britainiarreko Unibertsitateko masterreko 12 ikaslek eta Euskal Herriko agente publiko eta pribatuetako ordezkariek parte hartu dute. Ikastaroaren helburua erakundeen kudeaketaren eta horiek kokatzen diren lekuen arteko loturak ulertzen laguntzen duten kontzeptuak aztertzea izan da, hala nola ongizaterako lehiakortasuna, place-based estrategiak, berrikuntza-sistemak, klusterrak edo politika publikoak.
Ikasleek, halaber, kontzeptu horiek praktikan nola aplikatzen diren jakin ahal izan dute, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunderen esperientzien bidez. Besteak beste, SPRI, TKNIKA, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, eta Basque Culinary Center, Bilbao Ekintza, Iberdrola, Donostiako Sustapena eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Orkestrak eskerrak eman nahi dizkie eskolako irakasleei eta ikasleekin landutako kontzeptu eta esparruei buruzko ezagutzak partekatu dituzten erakunde laguntzaileei.