2021eko abenduaren 17a

zorionak 2019

Azken bi urteetan, pandemiak munduko ekonomia kinka larrian jarri du, gure osasun sistema mugaraino eraman du eta gure arteko harremanak errotik aldatu ditu. Ziurgabetasuna nagusi den garai honetan, Orkestran inoiz baino sendoago heldu diogu gure konpromisoari: erabakiak hartzen laguntzeko analisi zorrotzak egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunari buruz gogoeta egiteko eta joerak, aukerak eta mehatxuak antzemateko. 

Gure 15. urteurrenean, azken hamarkadetako Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde estrategia aztertu dugu, bi helburu nagusirekin: lehenengoa, estrategiaren oinarriak identifikatzea, gure ekonomiak aurrean dituen gizarte erronka handiekin eta trantsizioekin lerrokatzeko. Bigarrena, ibilbide horretatik ikaskuntzak ateratzea, epe luzera garapen ekonomiko erresilientea bilatzen duten beste lurralde batzuentzat, euskal kasua erreferentziatzat har baitezakete. 

2021 urte honetan, Institutuaren beste mugarri bat izan da lurralde lehiakortasunari buruzko analisi esparru berri bat prestatzea, garapen ekonomiko jasangarriaren oinarriak indartzera bideratua, lehiakortasuna eta pertsonen ongizatea uztartuz eta maila berean jarriz. 

Jakin badakigu bi kontzeptu horiek batzea konplexua dela, askotan txanpon beraren bi aldeak direla iruditzen zaigu, baina, lehiakortasuna areagotuz, Euskadin ongizate inklusibo eta jasangarria lortzen laguntzeko gogoz egingo dugu lan, babesten gaituzten erakundeekin elkarlanean. Hain zuzen ere, erakunde horiei gure proiektuarekin duten konpromisoa eskertu nahi diegu.

Iván Martén Uliarte