2015eko ekainak 29.

innovacion organizativa pyme gipuzkoa taller 4 foto grupo2


Orkestra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen lehiakortasunerako gaitasun endogenoak sortzeko programa ari da garatzen. Programa horretako laugarren lantegian antolaketa berrikuntzari eta berrikuntza irekiko ereduei lotutako alderdi gakoak landu ziren.

Programan parte hartzen ari diren Gipuzkoako sei garapen agentziak berriro ere Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean elkartu ziren. Saioa Orkestrako ikertzaileek gidatu zuten, eta antolaketa aldaketaren baldintzatzaileak aztertu zituzten bertan: barne komunikazioa; inguruarekin elkarrekintza; gaikuntza/prestakuntza beharra; prozesuen kudeaketa eta hobekuntza; dinamismoa; eta ekintza estrategikoen bultzada eta iraunkortasuna.

Berrikuntza irekiko estrategiak ere landu zituzten eta bereziki azpimarratu zuten zein ezaugarri dituen berritzeko lankidetzak eta lankidetza harremanetan oinarritutako berrikuntza ereduek.

Lantegia amaitutakoan, parte hartzaileek gogoeta egin zuten esparru horretan Gipuzkoako ETEak sentiberatzeko bidean aurrera egiteko ekintzen inguruan.