2015eko uztailak 2.

Eloy Álvarez Pelegry Energia Katedrako zuzendaria Bruselan izan da, “Energiewende meets Energy Union: Towards integration and sustainability” jardunaldiko eztabaida panelean parte hartzeko, uztailaren 2an, Bavariako Ordezkaritzaren bulegoan.
Jardunaldia Euro-CASEk antolatu zuen, zientzia, teknologia eta ingeniaritzako akademien Europako elkarteak. Europako energia batasuna izan zuten aztergai, energia trantsizioei lotuta, eta Alemaniako kasuari begiratuta, nagusiki.
Eloy Álvarez Pelegry, Orkestrako Energia Katedraren zuzendari eta Ingeniaritzako Errege Akademiako kideak Europako Batzordeak Energia Batasunari dagokionez egin dituen proposamenak aztertzeko eztabaidan hartu zuen parte. Eztabaida mahaian ondoan izan zituen: Michael Theurer, Europako Parlamentuko Industria, Ikerketa eta Energia Batzordeko kidea; Mechthild Wörsdörfer, Europako Batzordeko energia politikako eta Energiako Zuzendaritza Nagusiko zuzendaria; Peter Lund, EASACeko energia paneleko burua eta fisika energetikoko eta energia sistema aurreratuetako irakaslea Aaltoko Unibertsitatean (Finlandian); eta Joanna Mackowiak, Agora Energiewendeko Lankidetzarako Energia Batasuneko elkartu seniorra eta Forum for Energy Analysis proiektuko arduraduna (Varsovia). Eloyren parte hartzea Orkestrako Energia Katedrak Ingeniaritzako Errege Akademiarekin dituen harremanen baitan ulertu behar da.