2019ko uztailak 14

ROA Euskera

Euskadiko eta Nafarroako enpresak aldeko ekonomia inguruneaz baliatu dira beren errentagarritasun maila hobetzeko. Euskadiko eta Nafarroako enpresen errentagarritasunaren egoera eta bilakaera aztertzen duen lanak ondorioztatzen du susperraldiaren ondoren enpresak egoera hobean daudela beren hazkunde estrategiei, ziklo ekonomikoaren aldaketei edo finantzaketa kostuen gorakadari aurre egiteko.

Ikerlanak Euskadiko enpresen 49.000 balantze baino gehiago aztertu ditu eta Nafarroako enpresen 16.000 balantze baino gehiago. Horiek guztiak Espainiako egoerarekin alderatu ditu. Hala, lanak erakusten du Nafarroako enpresen errentagarritasuna Espainiako enpresena baino handiagoa dela. Euskadiko enpresen errentagarritasunaren bilakaera positiboa bada ere, Espainiako enpresenaren azpitik geratzen da. 

Nafarroako enpresen errentagarritasuna Espainiako enpresena baino handiagoa da gaurdaino.

Fenomeno hori hobeto ulertzeko, lanak aktiboaren gaineko errentagarritasun ekonomikoa (ROA) merkataritza marjinaren eta, aktiboarekiko alderatuta, diru sarrerak sortzeko duen ahalmenaren arabera deskonposatzen du. Horrela, ikusten da euskal enpresek Nafarroako eta Espainiakoek baino merkataritza marjina handiagoa duela, baina, hala ere, jarduera maila txikiagoa sortzen dutela, erabiltzen dituzten aktiboen mailarako. Nafarroako enpresek, ordea, Espainiako enpresen antzeko merkataritza marjina dute, baina efizienteagoak dira jarduera sortzeko orduan eta horrek aukera ematen die errentagarritasun handiagoa lortzeko. Arrazoi horrengatik, Nafarroako eta Espainiako kasuen bilakaera hobearen jatorri nagusia aktiboen errotazioa da.

Euskadiri dagokionez, ROA operatiboaren eta ROA finantzarioaren artean aldea dagoela ikus daiteke: ROA operatiboa finantzarioa baino handiagoa da. ROA operatiboan, Euskadiren eta Nafarroaren balioak antzekoak dira. Biak daude Espainiako batezbestekoaren gainetik eta krisi aurreko garaietako mailak gainditu dituzte. Ildo horretatik, badirudi inbertsioaren ikuspegitik, enpresek errentagarritasun ona dutela.

Azkenik, Orkestrako azterketak erakusten du errealitateak askotariko egoerak ezkutatzen dituela. Eta egoera horiek agerian jartzen dira errentagarritasuna enpresen tamaina tarteen arabera aztertzen badugu. Horrela eginez gero, tamaina txikiagoko enpresek errentagarritasun txikiagoa lortzen dutela ikusiko dugu. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitza aztertuta ere askotariko egoerak antzemango ditugu. Gipuzkoako eta Arabako enpresen errentagarritasuna Bizkaiko enpresena baino handiagoa da. 

Erlazionaturiko artikulua

Etiketa: Enpresa lab-a