2018ko ekainaren 8a

“Proiektuaren irismenak eta eskalak tokiko garapen agentziei legitimitate handiagoa ematen die beren lurraldeetako enpresengana hurbiltzeko eta, horrela, haien arazoak hobeto ulertzeko”, dio James Wilsonek, Orkestrako ikerketa zuzendariak eta Bizkaia Orekan proiektuko lantaldeko koordinatzaileak.

Bizkaia Orekan James

“Enpresa txiki eta ertainen inplikazioa gakoa da, Euskadiren RIS3 estrategiaren ikuspegitik ez ezik, baita Bizkaia lehiakorra eta iraunkorra eraikitzeko bidean aurrera egiteko ere”.

Wilsonek gogoeta horiek egin zituen , beste batzuen artean, ekainaren 8an proiektuaren ibilbidea ebaluatzeko bileran. 100 eragile baino gehiagoren aurrean, Bizkaia Orekan 2016an abian jarri zenetik emandako aurrerapausoen inguruan hitz egin zuen Wilsonek.

Bizkaia Orekan Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren ekimena da eta bertan parte hartzen dute tokiko lurralde garapeneko eragileek eta Orkestrak. Ekimenaren helburua da Bizkaiko lurraldearen lehiakortasunean aurrera egitea, aniztasuna aintzat hartuta.

“Bi urteko lanaren ondoren, proiektu zehatzen inguruan hitz egiten hasi gara”, ziurtatu zuen Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapeneko foru diputatuak. Zornotzako AICen izandako bileran, elkarrekin aurrera egitearen garrantzia azpimarratu zuen, politikak eta jarduerak errealitate bakoitzera egokituz. Lan horri esker, 14 erronka identifikatu dira dagoenetako eta horietako 4ri eman zaie erantzuna.

James Wilsonen hitzetan, erakundeen artean komunikazioa eta elkarlana sustatzea, ikaskuntza komunitate bat sortzea edo hitz egiteko gune partekatuak sortzea funtsezkoa izan da, tresna horiek auera eman baitute “lurraldearen garapenera bideratutako politikak modu egokiagoan doitzeko”.

“Eremu bigun” horiek ahalbidetu dute, Wilsonen hitzetan, “Bizkaiko lurraldeko hainbat tokitan aurrerapausoak ematea enpresen artean berrikuntza kultura sustatzeko, balio kate zehatzetan lankidetza aukerak ulertzeko edo Ekonomia Zirkularreko negozio ereduek eskaintzen dituzten aukerez konturatzeko”.

Wilsonek azpimarratu zuen proiektu mota horiek arrakasta izan dezaten, epe luzeko apustua egin behar dela. Izan ere, horrelako prozesuen arrakastaren oinarria da eragileen artean konfiantzazko harremanak eta hizkera komuna eraikitzea, eta, horretarako, denbora behar da.

Informazio gehiago #BizkaiaOrekan

 Ikus hemen aurkezpen guztia: