2018ko maiatzaren 23a

Legebiltzarra digitalizazioa

Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ari den espezializazio adimenduneko estrategia sektore estrategikoen digitalizazioan laguntzen ari da, Orkestrak Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia eta gizarte digitalari buruz egin berri duen txosten baten arabera.

Baina transizioa homogeneoa izan dadin eta atzean inor gera ez dadin, jabetu behar gara sektore guztiek dituztela behar digitalak, eta ez soilik RIS3an estrategikotzat hartu direnek.

Txostena Eusko Legebiltzarreko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordeak aurkeztu zuten atzo Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak eta Agustin Zubillaga ikertzaile eta lanaren egileak. Esparru horretan eraldaketa digitalak aurkezten dizkigun erronkei eta aukerei arreta jartzea proposatzen dute.

  • Erakundeen eraldaketa digitala, lehiakortasun mailak hobetzeko.
  • Prozesu jakin batzuen automatizazioak negozio ereduetan, produktuetan, bezeroetan, kanaletan, prozesu korporatiboetan eta lantokietan ekarri dituen aldaketak azterketa eta horiei aurre egiteko prestatzea.
  • Profesionalen beharri aurrea hartzea eta aro digitalekoo profesionala moldatzea, enpresan bertan gaikuntza programak antolatuz, prestakuntza egokituz eta digitalizazio programak sustatuz, oso gaztetatik.
  • Arlo digitalean atzean gelditzea seihestuko duten programak sustatzea, atzean gelditzeko arriskua baitago tamaina, sektore edo maila teknologiko jakin batzuetan.
  • Alderdi digitala negozioaren barne hartzen den negozio ereduetara igarotzen hastea.
  • Euskal enpresak merkatu digital berrietan txertatzea.
  • Digitalizazioari laguntzea, ekintzailetza digitaleko ekosistema bat sustatuz, bikaintasunezko hub teknologiko oso lehiakorrak ere barne direla.

 Txosten osoa konsultatzeko, egin klik azpiko botoian.

Jaitsi txosten osoa

 Gai honen inguruko berriak jarraitu eta solasean aritu zaitezke esteka honetan: #euskaDIgitala