2018ko apirilaren 29a

articulo domingo

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako enpresa ertainek (50 eta 249 langile artekoek), kreditu arriskuari dagokionez, Espainiakoek baino kalifikazio hobea dute batez beste (7,63 Espainiakoek, 7,69 EAEkoek eta 7,99 Nafarroakoek). Espainian, enpresa mota horien pisua % 0,6koa da. 2008an hasi zen krisi ekonomikoak ondorio kaltegarriak ekarri baditu ere, 2012tik hasita, Nafarroan, eta 2013tik, EAEn eta Espainian egoerak hobera egin du, azken urteetan ekonomiak erakutsi duen dinamismoari esker.

Graf01EUSK

Kreditu arriskuaren bilakaera Espainian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, 2009tik 2016ra. Iturria: geuk sortua, SABI-Informako datuetatik abiatuta.

 

Lurralde historikoei begiratuta, daturik onenak Arabak eta Gipuzkoak dituzte eta okerrenak, berriz, Bizkaiak. Hain zuzen ere, azken herrialde horretan 2009 eta 2016 arteko bilakaera gorabeheratsuagoa izan da eta hasieran zuen abantaila galdu du, bilakaera ahulagoa izan baita.

Gráfico Euskadi

Kreditu arriskuaren bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan, 2009tik 2016ra. Iturria: geuk sortua, SABI-Informako datuetatik abiatuta.

 

Orkestrako Enpresa Txiki eta Ertainen Ekonomia eta Finantza Behatokiak, Finantzen Euskal Institutuaren babes eta finantzaketaz baliatuz, aztertu du kreditu arrisku hori. Horretarako erabilitako ereduak hainbat aldagai ditu aztergai, finantza arlokoak, kuantitatiboak eta enpresen barnekoak, enpresaren hiru dimentsiori dagokionez:

  1. ondarearen egoera
  2. errentagarritasuna
  3. itzultzeko gaitasuna

Prototipo horrek kredituaren arriskuaren bilakaera eta izan ditzakeen arriskuak xehetasunez aztertzeko aukera ematen du. 

Eredua aztertuz, ondorioztatu ahal izan da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako enpresa ertainen egoera antzekoa dela. Finantza autonomiak eta likidezia azidoak maila positiboan dituzte. Kaudimena, ordea, ahulagoa da, beharbada izakinak finantzatzeko gehiegizko beharra dagoelako.

Sektoreak aztertuz, eta Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Espainia alderatuz, esan dezakegu hiru kasuetan eraikuntzak duela ahultasunik handiena. Nafarroan, sektore horrek bakarrik du ahultasuna; Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, eraikuntzari zerbitzuak erantsiko genizkioke. Kreditu arriskuari begiratuta, egoera onenean dauden sektoreen artean ostalaritza nabarmendu behar dugu.

Graf02EUSK

Kreditu arriskuaren egoera jarduera sektorearen arabera, Espainian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, 2016an. Iturria: geuk sortua, SABI- Informako datuetatik abiatuta.

 

Enpresa ertainak funtsezkoak izan dira azken urteetan bizitzen ari garen ekonomia susperraldirako. Horregatik, garrantzitsua da datozen urteetarako aurreikusitako ekonomia dinamika ona erabiltzea beren enpresa egitura sendotzeko eta hazteko. Eta prozesu horretan, finantzaketa elementu estrategiko bat izango da.

Txosten osoa konsultatzeko, egin klik azpiko botoian.

Deskargatu txosten osoa

 

Txostenaren aurkezpena

Ekonomia eta Finantza Behatokiak urtero aurkeztuko du euskal enpresaren ekonomia eta finantza egoeraren eta kreditu arriskuaren txostena, esparru horren bilakaera erakusteko. Hurrengo txostena 2018ko maiatzaren 20ean aurkeztuko da, 9:30ean, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.  

EKITALDI IREKIA

Ekitaldian izena emateko

Aurkezpenera joateko, izena eman behar da, web bidez.

Izena eman

Jarraitu solasaldia twitterren: #FinanzasEuskadi //  #EuskadiFinantzak