2017ko abenduak 18an 

Observatorio economico financiero

Orkestrak enpresa txikien eta mikroenpresen finantza zaurgarritasuna aztertu du, bi lurraldeetan. Azterketa horren bidez egoerari aurre egiten lagundu nahi da, aztertutako 500.000 konpainien % 30ek bizi duten egoera aldatzeko beharrezkoak diren tresnak eskainiz. Irakurri txostena.

Enpresa Txiki eta Ertainen (ETEen) Ekonomia eta Finantza Behatokiak, Finantzen Euskal Institutuaren laguntzaz garatzen denak, hiru hilean behin erakunde horien bilakaera aztertuko du, SABI-Informatik eskuratutako datuak abiapuntu hartuta.  

Gaur egun, Espainia osoarekin alderatuta –herrialdean enpresen % 34 dago finantza zaurgarritasun egoeran–, Euskadik eta Nafarroak, finantzaketari dagokionez, datu hobeak dituzte eta bilakaera positiboa izaten ari da.

Ahultasun egoeran dauden enpresa horietatik erdiak merkataritza eta zerbitzuen sektorekoak dira. Gainera, mikroenpresek dituzte daturik txarrenak.

Egoera lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaia da lurralde kaltetuena (% 31), Gipuzkoarekin alderatuta (% 28). Gipuzkoan, Goierrik eta Donostialdeak dute finantza egoerarik onena.

Ibon Gil de San Vicente Orkestrako zuzendariorde eta Behatokiko zuzendariaren hitzetan, “joerek erakusten dute bilakaera positiboa dela, alde batetik Europako Banku Zentralak politika hedatzailea egiten jarraitzen duelako eta beste alde batetik datu ekonomikoak hobetzen ari direlako". Gainera, eransten du enpresek abagune hau aprobetxatu behar dutela, beren finantza egoera hobetzeko.

Ildo horretatik, lanak ondorioztatzen du garrantzitsua dela enpresa segmentu guztiek finantzaketa bideetarako sarbidea hobetzeko lan egitea eta finantzaketa horren hornitzaileen dibertsifikazio prozesuan laguntzea. Enpresa txiki eta ertainen kasuan, funtsezkoa da bakuekiko mendekotasuna gutxitzea. Horretarako, Behatokiak beharrezko ikusten du finantza kudeaketako gaitasunak eta ahalmenak hobetzen jarraitzea, ohiko zorraz gainera, beste iturri batzuetara ere jo ahal izateko. Era berean, txostenak dio informazio asimetria egoerak arintzeko ahalegina egin behar dela. Bukatzeko, azterketak ezinbesteko ikusten du enpresek bankuez besteko finantzaketa erabiltzeko dituzten kultur hesiak gainditzea.