2017ko abenduaren 14an

Pertsonen ongizatea bermatzea
Erronka handi horri aurre egiten ahalegintzen gara etengabe Orkestran, gure ikerketa zentroan lehiakortasuna eta gure herritarren bizi kalitatea hobetzeko lan egiten baitugu.
Gure ikertzaileen jakite aditua da, zalantzarik gabe, helburu hori lortzeko tresnarik indartsuena. Baina gure konpromisoa urrunago doa eta Orkestrak bere ikerketa eraldaketaren zerbitzura jarri nahi du, Euskal Autonomia Erkidegoaren gizarte eta lehiakortasun erronkei erantzuteko. Lehiakortasunari laguntzeko helburuarekin jaio ginen, lehiakortasunean zeresanik duten eragileekin elkarlanean ekintzak aurrera eramateko. Hamar urte baino gehiagoz, elkarrizketa eta elkarlana izan ditugu ardatz. Gizartea, urte hauetan, asko aldatu da, hainbat ikuspegitatik: ekonomia, teknologia, migrazio fluxuak, etab.
Herritarrok aldaketa horietara egokitu behar izan dugu. Orkestrak aldaketa prozesu horretan modu aktiboan lagun egin du, gure jakite aditua eskainiz modu inklusiboan, guztiok elkarrekin bidea identifikatzeko eta irekitzeko.
Oraindik ere, gure gizarteak hainbat erronka ditu aurrean: kalitatezko enplegu iraunkorra, demografia eta biztanleriaren zahartze tasa altuak, ingurumena, edo enpresa txiki eta ertainen finantzaketa. Eta Institutua etengabe ari da haietan lanean.
Hain zuzen ere, behar horiei erantzutea da hastera goazen urte berrirako gure helburu nagusietako batzuk. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei zuzenean eragiten dieten eta haien kezka sortzen duten alderdietan aurrera egiteko lan egingo dugu, ikerketa eraldatzailearen bidez.
Gainera, Orkestraren eredua zabaltzea espero dugu. Gure lan egiteko modua ospe handiko unibertsitateek aitortu dute, Harvardek esate baterako, eta konpromisoa, eraldaketa, elkarrizketa, elkarlana eta lagun egitea ditu ikur.
Donostia-San Sebastián • 2017ko abenduaren 14
MARI JOSE ARANGUREN
Zuzendari Nagusia