2017 ekainak 12 

Firma Orkestra Euskaltel WEB

Euskaltelek Deustuko Unibertsitateko Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren ikerketa jardueren aldeko apustua indartu du. Horretarako, hurrengo lau urteetan Institutuari laguntzeko konpromisoa berritu du eta Ekonomia Digitaleko Katedraren garapena bultzatuko du, Institutuan orain dela gutxi sortu dena.

Orkestrak Euskadiren etorkizuneko 10 erronka nagusien inguruan prestatu zuen Manifestua, ‘ekonomia digitala’ alderdi kritikotzat hartzen zen, gure lurraldearen lehiakortasunari laguntzeko. Ildo horretatik, Euskaltelek egokitzat du Lehiakortasunerako Euskal Institutuak bultzatutako ikerketa eraldatzaileko prozesuetan parte hartzea.

Alberto García Erauzkin Euskalteleko presidenteak eta Ignacio Mª Echeberria Orkestrako presidenteak bi erakundeen arteko lankidetza berritzeko hitzarmena sinatu dute, 2020. urtera arte. Euskaltel Institutuko global partner bat da, 2006tik, sorreratik bertatik, ikerketa jarduerak eta eraldaketa prozesuak bultzatzen baititu, Euskadiren lehiakortasuna eta herritarren ongizatea hobetzeko.

“’Ekonomia digitala’ bultzatzea estrategikoa da Euskadiren ekonomia eta gizarte bilakaeran”, dio Ignacio Mª Echeberria Orkestrako presidenteak. Digitalizazio prozesuei lotutako jarduera berriei eta digitalizazio horrek ekonomian eta gizartean duen eraginari lotuta, Orkestrak euskal ekonomia errealitatearen ikuspegi osoagoa eskaintzeko konpromisoa hartu du.

Gaur egun, Institutua 'ekonomia digitalak’ Euskadin duen garapenari buruzko lehenengo diagnostiko orokorra egiten ari da. Ikerketa horren emaitzek aukera emango digute egoera zein den jakiteko eta, datu horietatik abiatuta, esparru horretan Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasuna bultzatzeko garapen ildoak zehazteko.

Euskaltelek, telekomunikazioetako eta 'ekonomia digitaleko' sektoreko enpresa nagusietako bat izanik, Orkestrak sorreratik bertatik aurrera eraman dituen jarduerak garrantzitsuak direla aitortzen du eta beharrezkoa ikusten du erakundeari laguntzen jarraitzea, enpresekin, inguruko gizarte eta erakundeekin, eta nazioarteko bikaintasun zentro nagusiekin lotuta dagoen jakintza zentro bat baita. “Euskaltelek gure herrialdearen ekonomia eta gizarte garapena laguntzeko lan egiten du. Horregatik eskaintzen diogu gure babes osoa Orkestrari, Euskadiren lehiakortasuna indartzeko ikerketa eraldatzailea egin dezan, gure xedearekin bat", adierazi du Alberto García Erauzkin Euskalteleko presidenteak.