2016 apirilak 28

Bizkaia competitiva sesion 28 05 2017 Foto web

Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak Bic Bizkaia ezkerraldeko lan jardunaldi batean hartu zuen parte ostiralean, eta, bertan, “Bizkaiko espezializazio mapa” aurkeztu zuen. Tresna horrek aukera ematen du lurraldearen eta bere eskualdeen espezializazioari buruzko zenbait ondorio partekatzeko; Europarekin alderapenak egiteko; eta indarguneak, erronkak eta aukerak identifikatzeko

Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko proiektua duela urte bete jarri zuen abian Bizkaiko Foru Aldundiak, Orkestraren laguntzaz. Ekimenaren urteurren honetan, eragileek bilera egin dute azken hilabeteetan egindako aurrerapenak aztertzeko eta erronka berriak zehazteko.

Pradalesek azken urtean eragile guztiek egin duten “ahalegina” eskertu du, proiektu honek bere helburua bete dezan: "Bizkaia modernoagoa eta lehiakorragoa eraikitzea, jarduera ekonomikoa sustatuz eta kalitatezko enplegua sortuz". “Elkarlaneko urte trinko" honen balantze "positiboa" egin du. Adierazi du lantaldeek, guztira, 80 bilera baino gehiago egin dituztela eta haietan identifikatu eta adostu ahal izan direla lehiakortasunaren esparruan erronka garrantzitsuenak.

Pradalesek azpimarratu du aurrerapen horiek lortzeko “ezinbestekoa” izan dela Orkestraren laguntza. Bide horretan, Bizkaiko mapa aurkeztu du, lurraldearen eta eskualdeen espezializazioari buruzko hainbat ondorio erakusten dituena eta Europarekin alderatzeko aukera eskaintzen duena. Tresna hori “oso baliagarria izango da indarguneak, erronkak eta aukerak identifikatzeko".

Prozesu osoan zehar bildutako informazioa gauzatzeko urratsak egiten jarraitzeko proposamena egin du. “Aurten, ekintza zehatzak aurrera eramateko oinarriak jarri ditugu eta, hala, epe laburrean emaitzak ikustea espero dugu. Orain, gure motibazioak inoiz baino handiagoa izan behar du, laster hasiko baikara emaitza ukigarriak eta errealak lortzen”, esan du.

Ekonomi eta Lurralde Garapena sustatzeko arduradunak eskatu du anbizioa edukitzea, "Bizkaiko eskualdeetako bakoitzean proiektu traktoreak eta eraldatzaileak planteatzeko". Lau eskualdeen potentziala ezagutu ondoren, Foru Aldundiak eta Orkestrak jarduera zehatzak aurrera eramateko eta emaitzak bilatzeko oinarriak jarri dituzte: “2017an, ekonomia hazkundearen bidera itzuliko da. Aukera hori ezin dugu alferrik galdu", esan zuen Pradalesek.