2016 uztailak 26
Orkestrako Energia Katedra ikerketa teknikari baten bila dabil: energia arloko azterketetan eta ikerketa proiektuetan arituko da, Energia Katedrako zuzendariri eta ikertzaileei lagunduz proiektuak aurrera eramaten eta txostenak eta aurkezpenak prestatzen. Gainera, Katedrak, dagozkion hiru jakintza lerroetan, aurrera eramaten dituen lanetan eta jardueretan lagunduko du (Jardunaldiak/Mintegiak/Biltzarrak)
Energia sektoreei, ereduei eta proiekzioei lotutako azterketak egingo ditu, emaitzetara bideratuta eta talde lanean.
Esperientziaren, jakiteen eta bilakaeraren arabera, proiektuetan erantzukizun handiagoak hartzen joango da.
Lanpostu kopurua: 1
Kokalekua: Bilbo
Baldintzak
Goi mailako ingeniaritza, lehentasunez energia gaietan espezializatua, eta ikasketa espediente ona. Ekonomia eta Enpresen Administrazioko titulazioak ere hartuko dira kontuan.
Ingeles maila aurreratua. Beste hizkuntzak jakitea ere kontuan hartuko da.
Ofimatikako jakiteak eta proiektuen kudeaketakoak eduki behar dira.
Oso aintzat hartuko dira energia esparruari lotutako jakiteak eta/edo esperientzia, baita proiektuen ekonomia ebaluazioan eta/edo ekonometria tekniketan esperientzia edukitzea ere.
Lanpostuari lotutako gaitasunak: Harremanetako gaitasuna duen pertsona bilatzen dugu, taldean lan egiteko gai dena, plangintzara bideratuta eta proiektuen arabera lan egiteko.
Zer eskaintzen da
Erakundean berehala lanean hastea. Kontratua ikerketa proiektu bati lotuta dago eta baldintza ekonomikoak hautagaien esperientziaren eta jakiteen araberakoak izango dira.
Hautagaitzak jasotzeko azken eguna: 2016ko abuztuaren 22ª
Informazio gehiago hemen