Komunikazio instituzionala
Nagore Orkestraren komunikazio-estrategiaz eta irudi korporatiboaz arduratzen da, Institutuaren komunikazioko ekintzak planifikatuz eta garatuz. Besteak beste, komunikabideekiko harremana eta Orkestraren presentzia digitala kudeatzeaz arduratzen da. Hainbat kanaletarako edukiak prestatzen ditu eta ekitaldien antolaketan parte hartzen du.
Bere lanaren helburua da Orkestrak sortzen duen ezagutza arduradun publikoengana, enpresetara, komunitate akademikora eta gizartera hurbiltzea, ikerketaren ikusgarritasuna eta eragina handitzen lagunduz.
Ibilbidea
- Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean
- Marketin Digitala, Komunikazioa eta Sare Sozialak masterra egin zuen Madrilgo Camilo José Cela Unibertsitatean.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoan Zientziaren Komunikazioko Unibertsitate Aditu titulua eskuratu zuen.
- Orkestran hasi aurretik, komunikabideetan, marketin-agentzietan eta ikerketa-zentro batean lan egin zuen, komunikazio-arduradun gisa.
