Asier Murciego

IT & Big Data

Lotutako informazioa

Asier Murciego, Orkestrako IT & Big Data, Telekomunikazioetako Ingeniaritzan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Bertan, beka bat eskuratu zuen sare banatuen kalitatea neurtzeko tresnak diseinatzeko.

Bere lankideekin batera, merkatuari networking-erako aukera berriak eta segurtasun irtenbideak eskaintzeko bidean jarri zen eta, horretarako, beste unibertsitate eta enpresa pribatuekin lankidetzan aritu zen, hainbat ikerketa proiektutan. Aurrerago, Orkestran hasi zen. Erakunde horretan, datuak aztertzeaz, kudeatzeaz eta bistaratzeaz arduratzen da (infografia baita bere zaletasunetako bat) eta ikerketara eta komunikaziora bideratutako tresnak sortzen ditu.