IT & Big Data seniorra
Asier Datu ingeniari seniorra da, datuen kudeaketan, arkitekturan eta analisian aditua. Orkestran, ikerkuntzara eta ezagutzaren transferentziara bideratutako tresna interaktiboen diseinuan aplikatzen ditu bere ezagutza teknikoak. Bere lana Institutuan erabiltzen diren datu-iturri anitzen ustiapena eta komunikazioa erraztea da. Era berean, aktiboki parte hartzen du ikerketa-jardueretan, eta metodologia berritzaileak ekartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko ekosistemako proiektuetara, bai eta Estatuan eta Europan ere.
Asierrek Orkestraren adierazleen kudeaketa-sistema garatu du, Institutuko hainbat proiektutan erabiltzen diren eskualdeko datuen egituraketa eta optimizazioa ahalbidetzen duen tresna. Gainera, Europako hainbat proiektutan lankidetzan aritu da, datu bolumen handien analisia koordinatuz eta negozio- eta jabetza intelektualeko informazioaren ustiapenean espezializatuz.
Bere ibilbidean sare sozialen analisia eta konplexutasun ekonomikoaren azterketa bezalako teknika aurreratuak erabili ditu. Ikuspegi hauek tresna bisualekin bateratzeari esker, analisi berritzaileak egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko Txostenaren edizio jarraituetan.
Ibilbidea
- Telekomunikazioetako goi-mailako ingeniari lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
- Segurtasun informatikoko eta sareen kalitate-kudeaketako enpresa bat sortu zuen zenbait karrera-kiderekin batera.
- Orkestran sartu zen 2007an datuen euskarria emateko, eta ordutik hainbat zeregin bete ditu.
- Lehiakortasunaren Mikroekonomia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean 2009an.
- Datuen analisi aurreratuan bere ezagutza indartu zuen machine learning tekniken bidez International Summer School on DeepLearning delakoan eta Deustuko Unibertsitateko Big Data eta Business Intelligence programetan 2017an.
Ikerketa-arlo nagusiak
- Analisi ekonomikorako metodologia aurreratuak
- Lehiakortasunerako lurralde-estrategiak
- Konplexutasun ekonomikoa
- Berrikuntzaren ebaluazioa
- Zerbitzu aurreratuen udal-azterketa
- Ikusi argitalpenak Deusto Research portalean
