Laguntzaileak: BEAZ, Azaro Fundazioa, Southern Regional Assembly (Irlanda), Calabria Region (Italia), North-West Regional Development Agency (Errumania), Business Metropole Ruhr GmbH (Alemania), Region Stockholm (Suedia), Mazowieckie Voivodeship (Polonia), Welsh Government (Erresuma Batua)

Cohes3ion image recortado


Ikusi webgunea

Cohes3ion proiektuaren helburua da espezializazio adimenduneko estrategiak (S3) hobetzea, estrategia horien gobernantzan eta politika mixean lurralde dimentsioa txertatuta.

COHES3IONek hauxe bilatzen du:

- Bazkide bakoitzaren espezializazio adimenduneko estrategiaren eragina areagotzea.
- Ikerketa, garapen eta berrikuntza esparruko programa operatiboen eta sektore publiko eta pribatuen arteko loturak hobetzea.
- Maila askotako gobernantza eredu bat sustatzea.

Proiektuan 10 bazkidek hartzen dute parte, Europako 8 herrialdetakoak (Espainia, Italia, Errumania, Irlanda, Alemania, Suedia, Polonia eta Gales). Horien artean dago Orkestra ere. Eskualde bazkideen erronka komuna da lurralde maila guztietako espezializazio adimenduneko estrategia lerrokatzea, mailen artean sinergiak eta osagarritasunak identifikatzeko eta estrategien koordinazioa eta gobernantza hobetzeko.

Lehiakortasunerako Euskal Institutuak maila askotako gobernantzan duen jakintza aditua eramango du proiektura. Hala, eskualdeen artean ikaskuntza prozesuak garatzeko jakintza eta laguntza metodologikoa eskainiko ditu. Zehazki, egiteko hauek izango ditu:

“Smart territorial mapping” azterketa diseinatzea, eskualde bazkideei azterketa hori egiteko laguntza metodologikoa ematea eta egindako lana dokumentu batean sistematizatzea. Azterketa horren helburua da sinergiak, osagarritasunak eta hobetzeko arloak identifikatzea, lurralde dimentsioa bazkideen espezializazio adimenduneko estrategietan txertatzeko. Bazkideek elkarrengandik ikasteko helburuz, erregio bazkideetara egingo diren bisitetan antolatuko diren gaikako lantegiak bideratzea.
Azken biltzarra antolatzen laguntzea eta aholkuak ematea. Biltzar horretan espezializazio adimenduneko kanpoko adituek hartuko dute parte.
Eskualde bazkideetako ekintza planak definitzeko eta haien jarraipena egiteko prozesuan aholkuak eta laguntza metodologikoa ematea.
Maila askotako gobernantza garatzeko politiken inguruko gomendioak bilduko dituen dokumentu bat prestatzeko lanak koordinatzea. Dokumentu hori Europar Batasuneko policy makerrei zuzenduta egongo da.

COHES3ION proiektuak 1.874.632 euroko aurrekontua du 2019-2022 urteetarako eta horietatik 1.573.380 euro Eskualde Garapenerako Europako Fundak (EGEFek) jarriko ditu, Interreg Europe programaren bidez.