Laguntzaileak: Gipuzkoako bazkundea eta Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Merkatuaren segmentazioa, zerbitzatzea, big dataren erabilpena eta negozioen hazkuntza.

 

Orkestrak eta Gipuzkoako Ganberak negozio praktika onak sustatzea helburu duen proiektu bat garatuko dute prozesu hauetan: merkatuaren segmentazioa, zerbitzatzea, big dataren erabilpena eta negozioen hazkuntza.

Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioa dauka. Honen helburua Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna eta ehun produktiboa indartzea da. Horretarako enpresaren eta lurraldearen erronkak landuko dira enpresen merkatuko berposizionamenduari eta zerbitzuratzeari dagokionez. Honen guztiaren azken helburua hazkunde perspektibak hobetu eta enpresa nazioartekotzea sustatzea da, besteak beste.

Horrela enpresen gaikuntza hobetzea bilatuko da ondoko gai hauetan:

  • Merkatuen segmentazioa
  • Potentzial handiagoa duten segmentuetan kokatzea
  • Zerbitzutzea eta bezeroekin leialtasun eta harreman eredu berriak
  • Datuen bolumen handiak prozesatzeko eta aztertzeko teknikak erabiltzea
  • Antolaketa aldaketen kudeaketa, baita negozioen hazkundea ere

Jarduketa-eremuen arabera, hemen egingo da lan:

segmentatu zerbitzutzatu eskalatu

Enpresek metodologia eta laguntza tresna berriak abiarazi ahal izango dituzte. Honek, beren egoeraren analisi pertsonalizatua egiteko aukera emango die eta bide batez, datozen urteetan, lehiakortasuna produktibitatea eta berrikuntza indartzeko egin beharrekoen gomendioak jasoko dituzte.

Proiektuan dauden erakundeek, Gipuzkoako Ganbera eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, besteak beste, informazio gehiago jasoko dute gai honetan enpresak duen egoerari dagokionez. Era berean, hobetzeko moduetan probatutako hainbat metodologia eta tresna emango zaizkie; bai enpresen erantzukizunari dagokionez, bai bitartekariei eta sektore publikoari dagokionez.

Gogoeta egingo da proiektuaren emaitzek landutako ardatzetan eta Gipuzkoan negozioen lehiakortasuna sendotzeko duten garrantziaz.

Proiektuaren finantzaketa:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia