2024
Macarena Larrea Basterra, Arkaitz Badajoz López
https://doi.org/10.18543/XBDH9033
Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deustu Fundazioa
Laburpena
Energia krisiek ondorio garrantzitsuak izan ditzakete esparru askotan, hala nola gizartean, ekonomian, segurtasun nazionalean eta ingurumenean. Energia baliabideen eskasiak
prezioak igotzea eta baliabide horiek eskuratzeko lehia gogortzea ekar ditzake, eta horrek eragin negatiboa izango du hazkunde ekonomikoan eta enpresen lehiakortasunean. Gainera,
energia krisiak elektrizitatearen edo beste energia iturri batzuen hornidura eten dezake, baita funtsezko zerbitzuak aldi baterako bertan behera gelditzea ere. Eta horrek eragin negatiboa
izango luke segurtasun nazionalean eta herritarren ongizatean. Era berean, energiaren prezioen igoerak, gasarenak kasu honetan, ikatzaren kontsumoa areagotu dezake, eta horrek
berotegi efektuko gas isuriak handitzea ekarriko luke. Txosten honek energia krisi baten eragin sozioekonomikoa aztertzeko esparru bat garatzen du, gaiari buruzko literaturatik
abiatuta. Esparru hori duela gutxiko energia krisiaren ondorioetan sakontzeko erabiltzen da