240038

2024
 Jorge Fernández Gómez
 https://doi.org/10.18543/FAPK7002
 Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deustu Fundazioa

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi txostena (erderaz)

Laburpena

Txosten honek munduko hainbat lekutan lankidetza publiko-pribatuko formulez baliatuz garatzen ari diren proiektu jasangarrien finantzaketa eskema berriak aztertzen ditu. Txostenaren helburu nagusia da gobernantza eta lankidetza egitura eta finantzaketa soluzio berritzaileetan oinarritutako eskema horien funtsezko elementuak identifikatzea, ondorioak ateratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplika daitezkeen gomendioak egiteko.

Finantzaketa eskema berriak aztertzen dira, hainbat ikuspegitatik: tartean dauden eragileak (erakunde publikoak, finantza erakundeak, enpresak, herritarrak eta hirugarren sektoreko elkarteak eta erakundeak), finantzaketa berdeko tresna berriak (kontratazio publiko berritzailea, bonu berdeak, crowdfunding eskemak, naturan oinarritutako irtenbideak, etab.), eta lankidetza publiko-pribatuko eskema berriak (3P “berdeak”, arreta jarduera eta proiektu jasangarrietan jartzen dutenak, eta 4P, proiektu jasangarrien finantzaketan eta/edo kudeaketan hirugarren sektorea eta, bereziki, filantropian edo mezenasgoan aritzen diren fundazioak modu aktiboan inplikatzen dituena). 4P eskemei esker, kapital pribatua ingurumen arloetara bideratzea zaila denean, proiektu horietara kapitala bideratzea lor daiteke.

Era berean, Greater Manchester hiri-eskualdearen adibidea xehetasunez aztertu da. Bertan, finantzaketa mekanismo berritzaile bat eratu zen, Greater Manchester Environment Fund (GMEF) funtsaren inguruan. Funts horrek lankidetza publiko-pribatuko gobernantza berritzaile bat du eta finantza pribatuaren fluxua areagotzea lortu du, ingurumenean eragin positiboa duten proiektuen irismena hedatzeko. 

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua