230015 Portada cast

2024
 Bart Kamp, Francisco Carrillo, Francesco Pescarin
 https://doi.org/10.18543/FRJR6381
Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi txostena (erderaz) 

Laburpena

Atzerriko zuzeneko inbertsioa (AZI), bai herrialdera sartzen dena eta bai herrialdetik ateratzen dena, garrantzi handikoa da herrialde baten ekonomiarako, hazkunde ekonomikoa lortzen, enplegua sortzen, teknologia transferitzen eta mugaz haraindiko balio kateetan eta nazioarteko espazio ekonomikoetan integratzen laguntzen duelako. Hori jakinik, “Euskal ekonomiako eta bertako enpresetako atzerriko zuzeneko inbertsioaren analisia” txostenak Euskal Autonomia Erkidegora sartzen den eta bertatik ateratzen den zuzeneko inbertsioa ditu aztergai.

Horretarako, 2014-2021 aldiko datu agregatuak erabili ditu eta atzerriko entitateek eskuratu zituzten euskal enpresa batzuen kasuak aztertu ditu. Amaitzeko, policy makerrentzat zenbait gomendio ematen dira, herrialdera sartzen den atzerriko zuzeneko inbertsioan eragina duten elementuei buruz.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua