230015 Portada cast

2024
 Jorge Fernández Gómez
 https://doi.org/10.18543/YTXX4228
Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi txostena (erderaz) 

Laburpena

2022an eta 2023an elektrizitate merkatuaren diseinuaren inguruko eztabaida sakona izan zen Europar Batasunean, zalantzan jarri baitzen diseinu hori egokiena ote zen energia merkatuetan estres egoereiaurre egiteko, kontsumitzaileak babesteko eta energia berriztagarritan beharrezkoak diren inbertsioak sustatzeko. Eztabaidan bi ikuspegi izan ziren aurrez aurre: (1) esku hartzearen aldeko jarrera (besteakbeste, Espainiako Gobernuak babesten zuena), merkatuko prezioak eta enpresa sortzaileen diru sarrerak kontrolatzea azpimarratzen zituena, gaur egun indarrean dagoen diseinua, neurri handi batean,baliogabetuz, eta (2) erreformaren aldeko jarrera, gaur egungo diseinua osatzea helburu zuena,merkatuaren erresilientzia eta kontsumitzaileen babesa hobetzeko elementuak txertatuta, Europako Batzordeak 2023ko martxoan egin zuen proposamenean jasotzen den bezala. Txosten honek eztabaida hori du aztergai eta Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak 2023ko abenduan lortu zuten azken akordioaren xehetasunak azaltzen ditu. Akordio horrek Europako Batzordeak egindako erreforma proposamenaren funtsezko elementuei eutsi zien eta aldaketak proposatu zituen energiaren barne merkatuaren garapena osatzeko, kontsumitzaile kalteberenak babesteko, energiaren kostuaren egonkortasuna eta aurreikusgarritasuna handitzeko, eta energia berriztagarrietan eta malgutasunean inbertsioak egiteko pizgarriak sortzeko.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua