210034 competitividad empresa espanola
  2021
   Aitziber Elola eta James R. Wilson
  Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa

Euskara

Laburpena

Gainerako politika publikoetan bezala, kluster politikaren kasuan ere badago interes orokor bat ebaluazio metodoak garatzeko eta aplikatzeko, politika bertan identifikatzen diren erronka berrietara moldatu ahal izateko. Kluster politikei dagokienez, politika horien ezarpena eta garapenaren eraginkortasuna ebaluatzeko aztertu beharreko alderdietako bat da Klusterren Antolakunde Dinamizatzaileen (KAD) jarduera bera eta honek garapen ekonomikoarekin duen lotura frogatzea da.

KADek eskaintzen dituzten kluster lankidetza zerbitzu eta ekintzak eta hauek enpresen lehiakortasun parametroetan duten eragina erabiltzaileek nola hautematen dituzten ulertzeko, "Erabiltzailearen ahotsa" izeneko galdetegia prestatu zen SPRI-k (Eusko Jaurlaritza). Eta galdetegia Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Kluster Laguntza Programaren barruan KADek eskaintzen dituzten lankidetza zerbitzuen eta ekintzen erabiltzaileek erantzun zuten.

Dokumentu hau galdetegiko erantzunak interpretatzeko eta alderdi interesdunentzako (batez ere KADetako zuzendariak eta politika arduradunak) erantzunen eta emaitzen erabilgarritasuna jasotzeko gida bat da. Kontuan izan behar da ez direla ebaluazio honen helburu KADetako kide indibualak, egitura teknikoa edo KADaren plan estrategikoa, baizik eta kluster politikaren barruan egiten diren jarduera multzoa. Helburua kluster politika bera ebaluatzea da, programaren etorkizuneko edizioetan KADek eta Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimenetan zuzenean eragiteko. Beraz, ebaluazioa ez da kontrol gisa ulertzen, baizik eta ikasteko eta hobetzeko prozesu gisa, bai kluster politikan bere osotasunean eta baita KAD desberdinetan ekintza-planen bidez politika hori aplikatzerakoan beren kudeaketa gidatzeko.