Energiaren eta klimaren ikuspegia Euskadiko Aurrekontu Orokorretan txertatzeko gida metodologikoa
  2025
  Ihobe eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua

Deskargatu gida 

 

 

Laburpena

Ihobe sozietate publikoak Orkestrarekin lankidetzan prestatu duen dokumentu honek, gidalerroak biltzen ditu deskarbonizazioari eta klima-aldaketara egokitzeari lotutako aurrekontu-partidak identifikatzeko eta sailkatzeko, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 1/2024 Legeak ezartzen duen bezala, eta trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren ikuspegia % 1,9an balioesten du aurrekontu orokorretan.

Gida karbono gutxiko ekonomietarantz aurrera egiteko eta klima-aldaketaren aurreko erresilientzia indartzeko premiak markatutako testuinguru batean sortu da. Lan-esparru argia, trazagarria eta errepikagarria jasotzen du, finantza-plangintza publikoa EAEk hartutako konpromiso klimatikoetara bideratzeko.

Aurrekontu klimatikoak funtsezko tresna bihurtu dira azken urteotan, politika publikoak klima-aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko helburuekin lerrokatzeko. Gastu publikoaren klima-inpaktua identifikatu, sailkatu eta ebaluatzea da haren funtzioa, baliabideak trantsizio energetikoa eta klimatikoa erraztuko duten jarduketetara modu eraginkorragoan esleitzen lagunduz.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua