Materias primas críticas y metales clave para la industria vasca
  2025
  Imanol Aizpuru, Cristina Aragón-Amonarriz, Ibon Gil de San Vicente,Cristina Iturrioz-Landart, Itziar Navarro y Ander Sánchez
  Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa

Jaitsi txostena 

 

 

Laburpena

Enpresen lurralde errotzea funtsezko elementu bihurtu da Euskadiko lehiakortasunerako, enpleguaren egonkortasunerako eta garapen ekonomiko jasangarrirako. ERROGI proiektuaren sintesi dokumentuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak finantzatuta, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta Deusto Business Schoolek bultzatutako ikerketa lerro baten emaitza nagusiak jasotzen ditu. Proiektu honek 2023an Euskal Finantza Institutuaren laguntzarekin hasitako ikerketa lerroan garatutako enpresen lurralde errotzeari buruzko analisi markoa aplikatzen du.

Azterlanak lurralde errotzea enpresaren eta lurraldearen arteko harreman bizi eta dimentsio anitzeko gisa lantzen du. Honez gain analisi esparru operatibo bat proposatzen du, adierazle berritzaile baten bidez, errotzea neurtzeko hurbilketa egiteko eta deserrotze arrisku posibleak identifikatzeko aukera ematen duena. Lurraldeko ETEen azterketa enpirikoan oinarrituta, dokumentuak ebidentziak eta tresnak eskaintzen ditu, lehiakortasunari, enpresa errotzeari eta lurralde garapenari buruzko egungo eztabaida aberasteko.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua