cover EUS
 2017
 Canto P., Irurzun I., Larrea, M. 
 Deustuko Unibertsitatea
       Euskaraz

 

Deskargatu

 

Deskribapena

Dokumentu honek politika publikoetan, ikerketa-ekintza prozesuez baliatuz, berrikuntza txertatzeko gida bat eskaintzen du. Agerian utzi nahi du lanerako metodo hau aukeratuz gero, ikertalde baten laguntzaz, politikak garatzeko prozesuetan egon daitezkeen arazoez konturatzeko guneak sor daitezkeela, arazo horiek beste modu batera pentsatzeko esparru eta kontzeptu berriak eraiki daitezkeela, eta erabakitze prozesuan bidera daitezkeela, mailaz maila, ikasten goazen heinean, ezartzen joango direnak.

Deusto Social Impact Briefings horiek monografia laburrak dira, gizarte erakundeei, erabiltzaileei, policy maker delakoei edo enpresei zuzenduak. Hizkuntza ez-akademikoan, Deustuko ikerketaren eragin aldatzailea agerian jartzea da helburua, Deustuko ikerketaren emaitzak gizarte eragileentzat ulergarriak izan daitezen. Aurrean dituzten gizartea aldatzeko erronkei erantzuten lagun diezaiekete, eta betetzen duten lanerako jardunbide egokiak, gidak edo gomendioak eskaintzen dizkiete.

 

  Deskargatu