Atal honetan kontsultatu ahal izango duzu gure argitalpenak eta lurralde lehiakortasunari buruzko txostenak prestatzeko erabili dugun material guztia (taulak, grafikoak, scriptak, etab.).

Orkestra Competitiveness Open dataren helburua da jakintza partekatzea eta Orkestraren ikerketa eraldatzailearen atzean dauden datuetan sakondu nahi duenari abiapuntu bat eskaintzea.

Material guztia eskuragarri dago, creative commoms baimenarekin, ahal den guztietan. Kontuan hartu behar da, nolanahi ere, datuetako asko beste iturri batzuetatik hartu ditugula, Orkestran lantzeko.

Webgunea bisitatu

orkestra competitiveness open data

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua