Portada Gida
 2016
 Alcalde, H.; Elola, A.; Larrabeiti, L.; Lorenz, U.; Patús, E., Retegi, J.
 Lehiakortasunerako Euskal Institutoa - Deusto Fundazioa
       Euskaraz 

 

Deskargatu

 

Deskribapena

Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen ingurunea gorabehera handikoa denik eta, hortaz, ziurtasun eza nagusi denik. Ziurtasun ez hori hiru faktorek eragiten dute: ekonomia atzeraldiaren ondorio kaltegarriek, laugarren iraultza teknologikoan murgiltzeak, eta merkatuen globalizazioak.

Jokaleku berri horrek berrikuntza teknologikoaren eta gizarte berrikuntzaren arteko desoreka nabarmena dakar, eta horrek, aldi berean, gizartean eta ekonomian desorekak eragiten ditu. Horrela, agerian gelditzen dira antolatzeko ohiko moduen gabeziak.

Beharrezkoa da balioak aldatzea, gizarte eta ekonomia ikuspuntutik enpresak jasangarriak izan daitezen, eta, horrela, epe luzean bizirik iraun dezaten. Eta horrek giza eta gizarte kapitalaren garapenaren aldeko apustu sendoa egitea eskatzen du.

Enpresa txiki eta ertainek dituzten mugak kontuan hartuta, antolaketa eraldatzea zeregin zaila izan daiteke. Eta horretan egiteko erabakigarria dute bitarteko eragileek (tokiko garapen elkarteek, klusterrek, enpresa elkarteek, merkataritza ganberek…).

Dokumentu honek gida bat izan nahi du enpresa txiki eta ertainetan antolaketa eraldatzeko prozesuak bideratu nahi dituzten bitarteko eragileentzat. Zehazki, gida "Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen lehiakortasunerako gaitasun endogenoak sortzea, antolaketa eraldatzeko prozesuen bidez II : esperimentazio proiektu bat" (1) proiektuan lortutako emaitzetan oinarritzen da. Proiektu horretan, tokiko bost garapen agentziak nork bere eskualdeko enpresen antolaketa eraldatzeko prozesuetan hartu zuten parte. Emaitza horiek aztertu ondoren, metodologia bat proposatzen dugu, bitarteko eragileei egiteko hauetan laguntzeko: enpresak egoera horren aurrean sentsibilizatzen, antolaketa arloko ahultasun nagusien diagnostikoa egiten, eta enpresan aplikatzeko eta onartzeko moduko jarduera plan bat diseinatzen.

 __________________

  (1) "Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen lehiakortasunerako gaitasun endogenoak sortzea, antolaketa eraldaketako prozesuen bidez II: esperimentazio proiektu bat" Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzaz eraman ahal izan da aurrera. Proiektu hori gizarte ikuspegitik lurralde arduratsua sustatzeko programaren barruan dago