Master Universitario en Competitiveness and Innovation - MUCI

Ikerketa munduan murgil zaitez


 www.postgrado.deusto.es

Deskribapena

Orkestrak eta Deusto Business Schoolek elkarrekin eskaintzen dute programa hau, jakintza transferitzea xede duena, etorkizuneko ikertzaileak prestatuz. Programaren bidez, enpresen eta lurraldeen lehiakortasunean eragiten duten zenbait faktoretan sakondu daiteke, bizi garen munduaren garapen ekonomiko eta soziala lortzeko. Bereziki, aparteko eran azpimarratzen dira berrikuntza, lehiakortasunerako faktore erabakigarria baita; eta jasangarritasuna, etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatzeko babestu beharreko funtsezko elementua baita.

 

Noiz

Ikasturte bakoitzean,
irailaren 1etik abuztuaren 31ra.

Non

Deusto Business Schoolen, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako eta Bilboko campusetan.

Modalitatea

Lanaldi osoan edo zatikatuan, aurrez aurre.

Harremanetarako

Iñaki Peña (Programaren zuzendaria)

 

Lotutako informazioa

Programa

Programa

Doktorego Programa hau bi ikerrildo nagusiren inguruan egituratzen da: Ekonomia eta lurralde lehiakortasuna, batetik, eta Erakundeen zuzendaritza eta enpresen lehiakortasuna, bestetik. Ikerrildo bakoitzak hainbat azpikerrildo ditu.

Horrela, “Lurralde lehiakortasuna eta ekonomia” ildo nagusiak esparru hauetako ikerketak jorratzen ditu:

  • Hazkunde ekonomikoa.
  • Ekonomia eta nazioarteko merkataritza.
  • Lurralde eta kluster estrategiak eta politikak: definizioa eta ebaluazioa.
  • Berrikuntza sistemak.
  • Enpresa arloko ekintzailetza eta demografia politikak.
  • Ekonomia jasangarria eta jasangarritasun politikak.
  • Enpresa txiki eta ertainak, familia enpresak eta gizarte enpresak: ekonomiaren garapenean duten eragina.

 

Zenbatekoa

Kontsultatu programaren web orria.

 

Requisitos de Admisión

  • Ekonomia eta/edo enpresa arloko master ofizial bat eginda edukitzea, ahal dela ikertzaile profilekoa.
  • Ikerketako master bat behar da. Hori eduki ezean, MBA eduki behar da eta ikerketako metodologietako prestakuntza osagarriak egin.
  • Ingeleseko C1 mailako edo baliokidea den bateko ziurtagiria izatea. Maila hori izateak esan nahi du ikaslea gai dela era askotako testu luzeak eta eskakizun maila bat dutenak ulertzeko, eta esanahi inplizituak ere ulertzen dituela; erraz eta berezkotasunez azaltzeko gai dela, esaldi egokia topatzeko zailtasun handirik gabe; hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabili dezakeela helburu sozial, akademiko eta profesionaletarako; testu argiak, ondo egituratuak eta zehatzak idazteko gai dela, neurri bateko zailtasuna duten gaien inguruan, antolatzeko, egituratzeko eta testuaren kohesioa zaintzeko mekanismoak zuzen erabilita.

Kontsultatu beste eskakizun batzuk programaren web orria.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua