Portada libro "The Evolution of Action Research for Territorial Development. Nurturing an Intergenerational and Multicultural Environment"

 2025
Patricia Canto-Farachala eta Miren Estensorok editatua
 https://doi.org/10.18543/DHFW6722
Lehiakortasunerako Euskal Institutoa - Deusto Fundazioa
        ISBN: 978-84-1325-251-3

Jaitsi

Laburpena

Patricia Canto-Farachala eta Miren Estensoro Garcíak editatu duten liburu hau Lurralde Garapenerako Ikerketa Ekintzari (LGIE) eskainitako hirugarren liburua da. Ikerketa eraldatzailea sustatzen duen komunitate akademikoa da LGIE eta liburu honek erakusten duen bezala, geografia- eta belaunaldi-aniztasunean hazi da.

Liburuaren lehen zatiak aurreko liburuetan argitaratu duten ikertzaileen kapituluak biltzen ditu, eta horretan, egile hauen aurrerapen teorikoak eta LGIE prozesuak errazteko ekarpen berriak jasotzen ditu. Bigarren zatia Orkestrako eta Praxiseko (Argentina) LGIE komunitatean sartu diren ikertzaileen belaunaldi berri baten ekarpenei dagokie.

Liburuaren eduki nagusietako bat LGIE komunitatearen azterketa da, Zubigintza bezalako espazioen bidez garatua. Liburua argitaratzeko prozesua ikasketa kolektiboko prozesu batean oinarritu da, eta editore eta egileek elkarrekin lan egin dute prozesu horretan. Zubigintza izan da ikaskuntza-prozesu hori gertatu den gune nagusietako bat.

Liburu berri honek LGIE komunitatearen bilakaera ikerketa parte-hartzaile, demokratiko eta eraldatzailerako gune gisa aurkeztu nahi du, ikertzaile berrien inklusioak, kogenerazioak eta diziplinarteko berrikuntzak bultzatutako etengabeko hazkundea ahalbidetu eta balioan jarriz.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua