250052

2025
 Ane Izulain Alejos
Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa

Jaitsi laburpen exekutiboa

Jaitsi tesisa (inglesez) 

Laburpena

Doktoretza tesi honek gizarte-balioek ongizaterako lehiakortasunaren arloan bisio partekatu baten eraikuntzan nola eragiten duten aztertzen du, Euskadi 2040 kasua erabiliz, Euskadiren bisio partekatua eraikitzeko ariketa, lurralde mailan. Lurralde garapenerako ekintza-ikerketa metodologia erabiliz, esparru kontzeptual eta analitiko bat garatzen da, ezagutza teorikoa (balio sozialen eta etorkizunaren inguruko literatura adarrak biltzen dituena) eta kasuaren bitartez eginiko funtsezko ikasketa batzuk integratuz. Esparrua metodo mistoak erabiliz frogatu eta garatzen da, Europako Balioen Inkestaren datuak erabiliz prozesu kualitatiboen azterketarekin batera. Ikerketak agerian uzten du balio sozialek hobetsitako etorkizunen limite gisa funtzionatzen dutela eta bisio partekatua, halakorik balego, non kokatzen den zehazten dutela. Biztanleriaren artean balioen banaketak lurraldean bisio partekatu bat izatea ahalbidetzen edo desgaitzen du. Prozesuan hiru fase gako identifikatzen dira balioek eragin nabarmena dutenak: bisio eraikuntzaren inguruko balioak, bisio-balioak (emaitza moldatzen dutenak) eta bisio-ekintza-balioak (inplementazioa gidatzen dutenak). Gainera, balioen maila (banakakoa, erakundekoa edo lurraldekoa) esanguratsua den arren, balio horien “jabe” direnek prozesuan duten papera ere kontuan hartu behar da, batez ere lider edo parte-hartzaile gisa, eragin ezberdina duelako. Bisio eraikuntzaren, bisioaren, eta bisio-ekintzaren balioen inguruan gizarte-lerrokatzea ezinbestekoa da hiru trantsizio handiekin bat etorriz lurraldearen ongizaterako lehiakortasun-ereduaren norabidea ezartzen duen bisio partekatu eta benetan eraldatzaile bat garatzeko.
Hitz gakoak: balioak; bisio partekatua; lehiakortasuna; ongizatea; prospektiba