Proiektuen komunikazioa
Gaur egun, proiektuen komunikazio-arduraduna da. Institutuan kudeaketa finantzarioan eta kontrolatzaile gisa hasi bazen ere, laster aurkitu zuen komunikazio korporatiborako bokazioa eta arlo horretan bideratu zuen bere karrera.
Komunikazio instituzionalarekin lankidetza estuan, ikerketa-proiektuen estrategia kudeatzen du, webguneko eduki digitalak elikatzen ditu eta Institutuaren ekitaldiak antolatzen ditu.
Bere helburu nagusia Orkestraren proiektuetan sortutako ezagutza zientifikoa eta lurralde-eragileekiko elkarlana ikusaraztea da. Horretarako, ikerketaren eragina enpresetan, erakundeetan eta gizartean maximizatuko duen komunikazio-estrategia bermatzen du.
Ibilbidea
-
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, kontabilitate eta finantza espezialitatean.
-
Marketin Digitaleko Tekniken Masterra egin zuen Digital Knowledge School-en (Madrid, 2021).
-
2014an Orkestran sartu aurretik, sektore pribatuan garatu zuen bere ibilbidea. Bartzelonan eman zituen lehen urratsak, enpresa multinazional bateko logistika-sailean sei urtez lanean. 2008an Euskal Herrira itzultzean, amatasun-ordezkapen hainbat kateatu zituen Bizkaiko enpresetan krisi ekonomikoaren urteetan, 2014an Orkestrako taldean behin betiko sartu zen arte.
