Pablo Salado

IT & Big Data

Imanolek Datu Ingeniari gisa egiten du lan OrkestranInstitutuaren hainbat proiektutan laguntza emanez, bere erantzukizunak datuen bilketa eta automatizazioarekin, hauen tratamenduarekin eta emaitzen bistaratzearekin eta analisiarekin lotuta daude.

Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Ingeniaritza Informatikoan lizentziatua da. Bere ibilbide akademikoan, garatu zituen Gradu Amaierako bi Lanak nabarmentzen dira, Ingeniaritza Informatikoko lanean ostalaritzako erreserbak kudeatzeko Android aplikazio bat sortuz eta ADEkoan 'minibarrera akustikoen' inguruko merkatu azterketa bat eginez Tecnalia Ventures-ekin elkarlanean, bigarren hau Deustuko Unibertsitateak '2020-2021eko ADEko Gradu Amaierako Lan Onenaren Sebastian Iruretagoyena Saria' rekin aitortua.

Bere bizitza profesionalari dagokionez, Iraurgi Berritzen-en egin zituen praktika kurrikularrak, datu ezberdinekin lanean ibiliz haien hainbat prozesu automatizatzeko. Bestalde, ikasketa uniberetsitarioak bukatu ostean, sei hilabeteko esperientzia eskuratu du ATMko Sistemen Arkitekto gisa Indran, hainbat gaitasun profesional garatuz.